SARRERA

GAIAREN AURKEZPENA

Ongi etorri klikien blogera!Blog honetan landuko dugun gaia "Clic" da.

Irakaskuntza munduan ordenagailuen erabilera eta batez ere, haur hezkuntzan murritza dela pentsatzen dugu. Teknologia berrien bidez, haurrekin lantzeko hainbat programetaz baliatu gaitezke, hauetako bat "clic" da.

Gure eginkizuna blog honetan, programa informatiko honen nondik norakoak azaltzea izango da, ahalik eta informazio gehie bilduz eta adibideak jarriz.


EDUKIAK

Zer da "clic"?

Windows sistema eragilearen abantailez baliatuz, jarduera didaktikoak sortzeko eta garatzeko programa bat da. Programa honen bidez, jardueretan soinuak, testuak eta irudiak erabil daitezke. Honela, ariketa ezberdinak sortuz: buruhausgarriak, asoziazioak, gurutzegramak, hizkizopak...

Programa hau hizkuntza ezberdinetan aurki daiteke, katalanez, galegoz, gazteleraz eta baita euskaraz ere. Bere arrakastaren erakusle diren hainbat alderdi ditu: internetetik programa lortzea oso erraza da eta baita dohainekoa ere, erabiltzeko nahiko erraza,edozein ordenagailutan erabil daiteke eta kalitate handiko multimedia jarduerak sor daitezke.

"El raco de clic" izeneko atarian aurkitzen dira jarduera didaktiko horiek.

Nola sortu zen?

1992. urtean, Francesc Busquet-ek diseinatu zuen programa.Gerora, beste zenbait irakasleren laguntzarekin eta elkarlanarekin hasierako programa handitu eta ugaritu egin zituzten eta, horrela, CLIC programa sortu zuten.

Nola erabiltzen da?

Ezer egiten hasi aurretik Clic programa ordenagailuan instalatu behar da. Programa web orri honetatik jaitsi daiteke: www.xtec.es/recursos/clic/esp/info/download.htm#eus

Lehenengo, nahi dugun ekintza diseinatu behar dugu: zer izango den, zenbat pantaila izango dituen, zer-nolako jarduera mota izango den pantaila bakoitza, zenbat urteko umeentzat izango den...Ondorem, Soinu, testu, bideo eta irudi artxiboak eskuratu edo asmatu: horretarako Interneten edo CD bilduma batzuetan bila ditzakegu artxiboak, edo guk geuk sor ditzakegu.

Guk sortzeko artxibo ezberdinak erabil ditzazkegu:

- Soinu artxiboak (ahotsa): mikrofonoarekin eta Windows soinu grabagailuarekin.
- Soinu artxiboak (musika): music 4.30 programarekin. Bestela
hemen sakatuta eskura dezakezue.
- Testu artxiboak: windows notepad programarekin.
- Bideo artxiboak: AVI constructor programarekin
.Web orri
honetan sartuta lortu dezakezue.
- Irudi artxiboak: Windows paint programarekin edo Paint shop pro shareware bertsioan.Hau ere
hemen aurkitu dezakezue.

Zein aukera eskaintzen ditu? Jarduera motak:

1.ASS:asoziazioak dira eta elkarketa arrunta, elkarketa konplexua, identifikazioa, araketa-modalitatea, argibide pantaila edo idatzizko erantzuna izeneko jarduera motak dituzte.

2-.PUZ: puzzleak dira, eta elkartrukea, hutsunea, bikoitza edo memoria jarduera motak dituzte.

3- .SOP: letra zopa ariketak dira.

4-.CRW: gurutzegramak dira.

5-.TXA: testu edizio ariketak dira, eta hutsuneak bete, testua osatu, letrak identifikatu, hitzak identifikatu, hitzak ordenatu edo parrafoak ordenatu jarduera mota dituzte.

Baliabide hauek nola erabili jakiteko gazteleraz ikastaro bat dago, bertan azaltzen ditu eginkizun ha
uen erabilera guztiak. Hemen sartuta aurkituko duzu web orria.

Clic programaren egoera:

Euskal Herri mailan:

Euskal Herrian ez daude talde sortzaile asko, baina batzuk badaude. Argi dago, bilguneren bat sortzea beharrezkoa dela, euskarazko jardueren elkartrukerako eta hauek internet bidez lortzeko, baina zori txarrez, oraindik ez da horrelako bilgunerik.

Hezkuntza Saileko Berritzeguneek hezkuntzarako baliabideak eskaintzeko web orriak plazaratzen dituzte, baina web orri hauetan ez dago clic jarduerak zintzilikatzeko lekurik, nahiz eta tresna hau erabiltzeko ikastaroak eskaintzen diren. Beraz, lortu beharrekoa, dagoeneko sortutako jarduerak biltzeko gune bat sortzea da.

Nolako etorkizuna izango du Clic-ek?

Jakina da, gaur egun Clic programa proiektu berri batean murgilduta dagoela, hain zuzen ere, Javaclic proiektuan. Proiektu hau Francesc jaunak bideratzen du, programa eguneratzeko eta interneteko abantailez baliatzeko. Bere helburuak ondorengoak dira:

- Internetetik bertatik aplikazioen erabilera zuzenean egitea, ezer jaitsi gabe.
- Orain arte egindako CLIC jarduerekin bateragarritasuna lortzea.
- Edozein sistema eragiletan CLIC erabiltzea.
- Fitxeroetan formato estandarra erabiltzea datu baseetan sartzeko erraztasuna emanez.
- Nazio ezberdinetako eskolen eta irakasleen trukea eta elkarlana erraz hedatzea.
- Erabiltzaileen iradokizunak eta hobekuntzak jasotzea.
- Programazio taldeen lanari esker programaren garapen handiagoa lortzea.
- Jarduerak sortzeko inguru handiagoa eta emankorragoa izatea.

Bestalde, Europan zehar CLIC programa erabiltzen dute, Teleregions proiektuari esker. Besteak beste, Frantzian, Austrian, eta azken urte hauetan, Hego Amerikan ere zabaldu da CLIC programaren erabilera eta sortzaile taldeak ere osatu dira.




Argazkiak

Argazkiak